Mbolo Moy Doole, etorkinen eskubideen aldeko batzarra eta SOS Arrazakeriak gaurko gizan Bilboko Correos kalean bizi izandako udaltzainen ekintza arrazista salatu nahi dute.

12,30 inguru, Santo Tomas jaia ospatzen ari zela, taldeko kide batzuk, beltzak, kartelak itsatsi dituzte. Haietan hiritarren elkartasuna eskatzen zuten eta ezegokia den ekintzaren baten lekukoei salaketa jartzeko eskatzen zioten. Zazpi uniformerik gabeko udaltzain kartel bat kendu dute eta kartela jarri dituzten pretsonei adi egon dira. Ordu laurden bat geroago kartelak zituen lagun senegaldar bat gelditu, kartelak kendu eta identifikatzeko eskatu diote. Inguruan zeuden beste pertsona batzuk SOS arrazakeriako telefonora deitu dute. Minutu batzuk geroago SOS Arrazakeriako lege taldeko eta Mbolo Moy Dolle batzarreko kide bat gerturatu eta identifikazioa eskatu zaio. Galdetu dugunean geldiketa, kartelen kenketa eta identifikazioaren arrazoia, kartelak jartzeko baimenik ez genuela esan zaigu. Inguruko hormetan gauza dezberdinetako kartelak zeuden eta beste inore z da izan identifikatua. Esan diegu ere adierazpen askatasuna galerazten ari zela.

Mbolo Moy Doole orain dela urte t’erdi sortu zen saltzaile txikiak eta egoera irregularrean dauden pertsonek bere eskubideak babesteko modu bezala. Erreferntea bihurtu da Bilbon etorkinek, beraiek,  auto-antolaketan eta gizarte eta politikan partaidetzan lan haundia egin dutelako. Baina salatu nahi dugu haien eskubideak defendatu nahi dituztenean halako ekintzak jasan behar dituztela: poliziarekin arazoak, bildurra, atzerritartasun legeak ezartzen dien egoera…[2] Egun honetan inor gehiago ez da zihur aski identifikatua izango kartelak jartzeagaitik. Zihur aski arazo haundiagoak egongo dira hiritarrentzako egun honetan.

Datorren 24an Zigor Kode berria indarrean izango da. Urte hauetan egindako borrokari esker salmenta txikia faltatzat (eta ez gehiago delitutzat) edukiko da. Baina zigor kode zaharraren arabera epaituak izan direnak antezedente penalak edukitzen jarraitzen dute eta ezin dute haien egoera erregularizatu. Epaitegiei eskatzen diegu lehen bait lehen sententzia hoiek errebisatzeko.

Era berean zera salatu nahi dugu: udaltzain batzuk zentzuz jokatzen duten bitartean beste batzuk gogor jazartzen dituzte saltzaile txikiak eta atzerritar itsura daukaten pertsonak, haien atzetik korrika eginez edo polizia autoaz persekuzioak eginez bizirauteko salmenta txikiak egiten dituzten gizon eta emakumeei.

Informazio gehiagorako :          Patxi de la Fuente        688629996
Giulia Di Carlo             693516984

[1] Bakeaz –ek aurkeztutako lana begiratu http://ficheros.bakeaz.org/Informe_final_asoc_inmigrante.pdf

0 comentarios:

Publicar un comentario

top